SELEKZIOEN ARTEKO 2013KO
MUNDUKO XAKE TXAPELKETA IREKIA.
(2013ko azaroaren 26tik
abenduaren 5era, Turkia Antalya hirian).
Hamar
selekzio aritu ziren txapelketa honetan. Armenia munduko aurreko txapelduna eta
Turkia antolatzailea izateagatik sailkatuta zeuden.
Olinpiadaren
bidez hiru selekzio sailkatu ziren. Horretarako, seigarreneraino luzatu zen
sailkapena. Lehenengo seiak hauek izan ziren: Armenia, Errusia, Ukrania, Txina,
Estatu Batuak eta Herbehereak. Errusia, Ukrania eta Herbehereak sailkatu ziren
horrela.
Kontinenteetako
4 txapeldun sailkatu ziren: Alemania (Europa), Egipto (Afrika), Estatu Batuak
(Amerika) eta Txina (Asia).
FIDEk
aukera zuen selekzio bat gonbidatzeko eta Azerbaijan aukeratu zuen. Egun batzuk
lehenago Europako Txapelketan garaile izandakoa.
ERRUSIA SELEKZIO TXAPELDUNA: BERRIZ MUNDUKO ONENA, GAIZKI HASITA
ERE.
Vladimir Kramnik (2.793): 8 partidatan 45 puntu
(% 5625).
Sergey Karjakin (2.756): 8 partidatan 55 puntu (%
6875).
Alexander Grischuk (2.785): 7 partidatan 4 puntu (%
5714).
Ian Nepomniachtchi (2.721): 7 partidatan 55 puntu
(% 7857).
Nikita Vitiugov (2.741): 6 partidatan 35 puntu (%
5833).
Vladimir Kramnik, 38 urte. |
Sergey Karjakin, 23 urte. |
Alexander Grischuk, 30 urte. |
Ian Nepomniachtchi, 23 urte. |
Nikita Vitiugov, 26 urte. |
Laster
sendatu zuen Errusiak azaroaren 17an irekitako zauria. Orduan Europako titulua
galdu zuen. 18 egun geroago titulu garrantzitsuagoa eskuratu zuen: Munduko
Txapelketa. Bide batez, palmaresean aldea areagotu du beste selekzioekiko.
Ez zuen
hasiera erraza izan. Armeniaren aurka berdindu zuen (2-2), lau mahaietan
berdinketa gertatu ondoren. Bigarren txandan, Estatu Batuen aurka 3-1 galdu
zuen (Vladimir Kramnikek eta Nikita Vitiugovek galdu zuten).
Gero,
bai, zuzendu zuen jarduna txapeldun geratu arte: 25-15 irabazi zion Txinari
(Ian Nepomniachtchik lortu zuen garaipena); 15-25 Azerbaijani (Sergey
Karjakinen garaipenarekin); 35-05 Alemaniari (Sergey Karjakin, Alexander
Grischuk eta Nikita Vitiugoven garaipenekin); 1-3 Turkiari (Kramnikek eta
Nepomniachtchik irabazi zuten); 35-05 Herbeherei (Kramnik, Karjakin eta
Vitiugov izan ziren garaile); 15-25 Ukraniari (Ian Nepomniachtchiren
garaipenarekin); eta 25-15 Egiptori (berriz ere Nepomniactchi irabazle).
Txina eta
Ukraniaren aurkako garaipenak izan ziren erabakigarriak, azkenean puntu batera
geratu baitziren.
Zenbakiei
begiratuta, Ian Nepomniachtchi agertzen da hobekien jardun zuena eta gero
Sergey Karjakin.
TXINA SELEKZIO TXAPELDUNORDEA: ARERIO ZUZENEKIN GALDU EGIN ZUEN.
Chao B
Li (2.679): 8 partidatan 4 puntu (% 50).
Liren Ding (2.711): 8 partidatan 5 puntu (% 6250).
Yue
Wang (2.725): 6 partidatan 35 puntu (% 5833).
Xiangzhi
Bu (2.683): 7 partidatan 5 puntu (% 7143).
Yangyi
Yu (2.668): 7 partidatan 45 puntu (% 6429).
Txinaren
arazoak bigarren txandan hasi ziren. Ukraniaren aurka 15-25 galdu zuen.
Hirugarren txandan Errusiaren aurka ia aukerarik gabe geratu zen, 25-15 galdu
ostean.
Helburua
ahalik eta goien geratzea jarrita, Txinak bide arrakastatsuari ekin zion gero:
25-15 Armeniari, 15-25 Estatu Batuei, 1-3 Egiptori, 3-1 Azerbaijani,
15-25 Alemaniari eta 3-1 Turkiari.
Ez zuen
titulua eskuratu, baina bigarren izateko balio izan zion susperraldi indartsu
horrek. Arerio zuzenekin (Ukrania eta Errusia) galtzeak galarazi zion erabateko
arrakasta.
Xiangzhi
Bu izan zen Txinako jokalaririk onena (% 7143).
UKRANIA HIRUGARREN SAILKATUTAKO SELEKZIOA:
HERBEHERETAKO SELEKZIOA IZAN ZUEN BORRERO.
Vassily
Ivanchuk (2.731): 8 partidatan 5 puntu (% 6250).
Anton
Korobov (2.713): 8 partidatan 55 puntu (% 6875).
Alexander
Moiseenko (2.709): 7 partidatan 4 puntu (% 5714).
Yuriy
Kryvoruchko (2.701): 7 partidatan 4 puntu (% 5714).
Alexander
Areshchenko (2.682): 6 partidatan 25 puntu (% 4167).
Bigarren
txandan Txinari 15-25 irabazi zion. Hala ere, azkeneko sailkapenean atzetik
geratu zen.
Dena ongi
zihoan, seigarren txandaren arte. Orduan ustekabean 25-15 galdu zuen
Herbehereen aurka. Munduko titulua ihes egiten hasi zen.
Azken
aurreko txandan agur erran zion tituluari, Errusiaren aurka 15-25 galduta.
Azkeneko
txandan, Armeniari 15-25 irabazita, ziurtatu zuen hirugarren postua.
Anton
Korobov eta Vassily Ivanchuk izan ziren Ukraniako xakelaririk onenak, orden
horretan.
ARMENIA BOSGARREN SAILKATUTAKO SELEKZIOA: LEVON ARONIANEN JARDUN ONA EZ ZEN
ASKI IZAN.
Levon
Aronian (2.801): 8 partidatan 6 puntu (% 75).
Sergei
Movsesian (2.700): 6 partidatan 2 puntu (% 3333).
Vladimir
Akopian (2.681): 9 partidatan 45 puntu (% 50).
Gabriel
Sargissian (2.676): 9 partidatan 45 puntu (% 50).
Tigran
L. Petrossian (2.660): 4 partidatan 3 puntu (% 75).
Armenia
zen aurreko munduko txapelduna, Txinako Ningbo hirian jokatutako txapelketan
nagusitu baitzen. Ezin izan zion tituluari eutsi.
Lehenengo
txandan Errusiarekin emaitza ona lortu zuen: 2-2. Laugarren txandan Txinaren
aurka galdu zuen: 25-15. Titulurako bidea maldan gora jarri zen, beraz.
Bosgarren
txandan huts egin zuen: Berdinketa (2-2) Azerbaijanen aurka. Azerbaijan zerbait
ahulduta aritu zen txapelketa honetan, figura batzuren faltan.
Seigarren
txandan are deigarriagoa izan zen porrota: 3-1 Alemaniaren aurka.
Azkeneko
txandan oraindik bazuen aukera hirugarren postua eskuratzeko, baina duelu
zuzenean 15-25 galdu zuen Ukraniaren aurka.
Levon
Aronian izan zen txapelketako onena, baina hala ere Armeniak lau selekzio izan
zituen aurretik (Errusia, Txina, Ukrania eta Estatu Batuak).
TXAPELKETAREN
HISTORIA.
1985. urtean, Suitzako Lucerna hirian: Sobiet
Batasuna, garaile; Hungaria, bigarren; Ingalaterra,
hirugarren.
1989. urtean, Suitzako Lucerna hirian: Sobiet
Batasuna, garaile; Yugoslavia, bigarren; Ingalaterra,
hirugarren.
1993. urtean, Suitzako Lucerna hirian: Estatu
Batuak, garaile; Ukrania, bigarren; Errusia,
hirugarren.
1997. urtean, Suitzako Lucerna hirian: Errusia,
garaile; Estatu Batuak, bigarren; Armenia, hirugarren.
2001. urtean, Armeniako Yerevan hirian: Ukrania,
garaile; Errusia, bigarren; Armenia, hirugarren.
2005. urtean, Israelgo Beer Sheba hirian: Errusia,
garaile; Txina, bigarren; Armenia, hirugarren.
2010. urtean, Turkiako Bursa hirian: Errusia,
garaile; Estatu Batuak, bigarren; India, hirugarren.
2011. urtean, Txinako Ningbo hirian: Armenia,
garaile; Txina, bigarren; Ukrania, hirugarren.
2013. urtean, Turkiako Antalya hirian: Errusia,
garaile; Txina, bigarren; Ukrania, hirugarren.
PALMARESA.
1)
Errusia 4 titulu.
2) Sobiet Batasuna 2 titulu.
3) Armenia Titulu bat.
4) Estatu Batuak Titulu bat.
5) Ukrania Titulu bat.
2013-12-05.
Iturria: http://wctc2013.tsf.org.tr/index.php?option=com_turnuva&task=fileview&kid=11&lang=en
webgunea.